XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orhoit oroz gainetik zer alegrantzia gutaz jabetu den, gaizkiaren aztaparretarik atheratuak ginela ohartu girelarik, hunkitzen baginu bezala begiek ezin ikus zezaketen zerbait, gure indar guziez othoitzean ari ginela....

Orhoit zoin segur ginen Jainkoak laguntzen ginituela.

Orhoit zer esperantza gochoa ginuen bihotzean.

Ez, ez dugu ahantziko.

Sobera barna sartuak ditugu orduko memento labur horiek.

Bai, orhoitzapen handia da Ama Birjinaren Itzulia.

Ez da guti.

Ez othe da errana gizona orhoitzapenez bizi dela?.

Orhoitzapena indar bat da.

Gogoan erabil dezagun zer den haur batentzat amaren orhoitzapena.

Zer izanen da beraz haur hori delarik girichtinoa, eta Ama, ez adinetako emazte bat, berdin urrun bizi edo hila dena, bainan, bethi eta nun nahi, sekulan bezein botheretsu dagon Birjina Maria?.

Behar dugu beraz begiratu eta azkartu orhoitzapen hori, haren indarrak eman ditzan orai gu baitan bere ondorio guziak, bai eta ere gure familietan, gure herrietan, gure diosesan.

Letra hunek nahi zintuzkete preseski lagundu Ama Birjinaren itzuliaz baliatzen.

Segur niz holako zerbaiten gutizian zineztela, Esperantza dut gogoeta chume hauier esker, hobeki ikusiko duzuela nola behar duzuen ibili hemendik goiti, barna sartu bihotzean eta hedatu Ama Birjinaren debozionea.